XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
17. IHESKORTASUNA: DEFINIZIOA ETA LORPENA17.1.- Iheskortasunaren definizioa
Hamahirugarren ikasgaian (13.55) ekuazioaren bidez gas ideal batek, presioa I atm-tik P presioraino aldatzerakoan, jasaten duen potentzial kimikoaren aldaketa eman dugu.
Potentzial kimiko honen aldaketa erreala den frogatzeko, bertatik atera daitezkeen magnitude termodinamikoen balioak esperimentalki neurtutakoarekin konparatu baino ez dago.
Potentzial kimikoaren balioetatik, (13.55) ekuazioaren bidez lortuak, batek
Bi magnitude hauek, ostera, esperimentalki ere neur daitezke bero-trukaketa eta bolumen-aldaketa neurtu besterik ez baitago.
Konparaketa eginez (13.55) ekuazioaren baliogarritasuna frogatuko da.
Gas errealetan eta presioa altu samarra denean ez-adostasuna handia dela ikusi da.
Beraz (13.55) ekuazioa aldatu beharra dago.
Lewis izan zen 1901.ean aldaketa hori lehenengo egin zuena iheskortasuna,
Hau esperimentalki neurtu eta presioaren ordez jarrita magnitude termodinamiko egokiak ematen dituen parametroa da.
Horrela (13.54) ekuazioaren ordez hauxe jarri zuen:
Integratuz: